XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) demostrazioetatik kanpo zegoen teologiaren eremua zabaldu zuen.

Skotoren iritziz kristautasunaren funtsezko doktrinak Jainkoaren edonolako borondatean dauka oinarria eta gizakiaren dohain nagusia, arrazoia baino askoz nagusiagoa, aukeramena zen.

Hau zela eta, filosofiaren esparruak eta teologiarenak elkarrekiko loturak askatu egin zituzten.

Askatze hark ezagutzaren garapena eta askatasuna ekarriko zituen eta filosofiaren eremuan esperimentazioa sartzean, gaur egun ezagutzen dugun zientziaren oinarria ipini zen.

Hala ere, hori ez zen egun batetik bestera lortu.

XIII. mendearen bukaeran eta XIV.aren hasieran filosofiaren eta teologiaren munduak aquinotarren eta skototarren artean banaturik zeuden.

Skotok hasitako bidearen jarraitzaile sutsua Gilermo Ockhamgoa izan zen.

Honen iritziz teologiaren inolako emaitzarik ez zen arrazoiaren bitartez frogatu ahal izango.

Are gehiago, Elizak erakusten zuen zenbait adierazpenen razionaltasunaren ezintasuna agertarazi zuen.

Aita Santuaren gailentasunaren doktrinaren aurka borrokatu zuen eta frantziskotarrek Juan XXII.a aita santuaren kontra zeramaten borrokan buruzagi bihurtu zen.

Guzti horregatik heresetzat hartu eta giltzaperatu egin zuten.

Baina espetxetik ihes egin ondoren Bavariako Luis enperadorearen babespean jarri zen eta honek Aita Santuaren aurka zeukan eztabaida luzeari laguntza eman zion.

Ockhamgoak egiaren bi aurpegiak edo motak onartzen zituen; (...).